Aupa!!!
Hau da unibertsitatian eskatu doskuen azkenengo lana,
IKTari buruzko taldian iñddako azken hausnarketia, gurabozue ikustia iñ klik beyan.
Aupa!!!
Hau da unibertsitatian eskatu doskuen azkenengo lana,
IKTari buruzko taldian iñddako azken hausnarketia, gurabozue ikustia iñ klik beyan.
Aupa!!
Hau da IKTko klasian Yolanda, Ane ta nere artian iñddako webquesta, Haur Hezkuntzako psikomotrizitatean ingurukua da, ikustia gurabozue iñ klik hemen
Ez ditut zortzi euskal deiturak
ez dut Rh negatiborik nire zainetan.
Ez naiz baserrian bizi.
Ez naiz Ekaingo haitzuloan sartu.
Ez dakit zelan jo trikitixa
ez dut harrespilik egin nehoiz.
Ez dut apusturik egiten frontoian
ez naiz trebea zortziko-dantzarako
ez dut Gernikako arbola ukitu.
Ez ditut arrantzaleen abestiak ezagutzen.
Ez ditut txikitan janzten nituen kaikuak aurkitu.
Ez dut arrano beltzik marrazten.
Ez dut ikurrinik kulunkatzen.
Abertzalea ez izan arren
abertzalea naiz.
Lurreko txoko horietatik
ilargia nola ikusten den
gustoko izatea
abertzale izatea bada
(Ignazio Aiestaran)
Benetako abertzale batek ez die bere deiturei begiratzen,
benetako abertzale batek ez dio bere bizilekuari begiratzen…
Benetako abertzeek beraien hizkuntzan hitz egiten dute,
euskaraz.
Benetako abertzaleek beraien lurraldea maite dute,
Euskal Herria.
Benetako abertzaleek Euskal Herria defendatu
eta otso beltzak gorrotatzen dituzte.
Benetako abertzaleek Euskadi libre eta independente bat nahi dute.
Horregatik defendatzen dut nik nire gurasoen jaioterria,
GORA EUSKADI ASKATUTA!!
(Olatz Urteaga Erostarbe)
Eguzkilorearen leienda
Orain dela milaka eta milaka urte, gizonak munduan zehar zabaltzen hasi zirenean, ez zen ez eguzkirik ez ilargirik. Gizonak eta emakumeak ilunpetan bizi ziren denak, suzko zezenean, zaldi hegalarien edo herensuge erraldoien itzura hartuta lurraren erraietatik ateratzen ziren mamuek izuturik.
Gizakiek, lurrari laguntza eskatzea deliberatu zuten , etsimen hartan.
-Amalur, lur ama-erregutu zioten-, arren eskatzen dizugu, babes gaitzazu hondatu behar gaituzten arriskuetatik.
Lurra lampeturik zebilen erabat, eta ez zien jaramonik egin gizakiei; haiek, ordea, ez zuten atertzen, eskatu eta eskatu, eta azkenean gogoan hartu zuen eskatzen ziotena.
-Laguntzeko eskatzen didazue, seme alaba nireak-esan zien-, eta lagunduko dizuet. Izaki argitsu bat sortuko dut, eta ilargi deituko diozue.
Eta lurrak ilargia sortu zuen.Hasieran izu-izuturik zeuden horrekin gizakiak, eta beren haitzuloetan gordeta, hartik irteten ausartzen ez zirela, baina berehala ohitu ziren haren argitan ibiltzen.
Gizakiak bezala, jeinuak eta sorginak ere oso izutu ziren zeruan argizko gauza hura ikusten hasi zirenean, baina haiek ere ohitu egin ziren, eta berehala hasi ziren haiek ere beren leizeetatik irten eta gizakiei erasotzen.
Berriro joan zitzaizkion gizakiak lurrari erreguka.
-Amalur- esan zioten-, esker guztiak ematen dizkizugu ilargi amandrea eman diguzulako, baina zerbait indartsugoaren beharra dugu, lurpeko jeinuak ari batzaizkigu oraindik.
-Ongi da-erantzun zien lurrak, ilargiak baino ere argi gehiago duen izaki bat sortuko dut. Eguzki deituko diozue. Eguzkiak eguna egingo du, eta ilargiak gaua.
Eta lurrak eguzkia sortu zuen.Hain zen handia, hain argia eta hain beroa eguzkia, non oso geldiro ohitu behar izan baitzuten gizakiek haren argitara, baina pozgarria izan zen benetan hura, zeren haren beroari eta haren argiari esker landareak eta zuhaitzak hazten hasi baitziren. Mamuek eta sorginek ezin izan zuten, ordea, egunaren argitasunera ohitu, eta harrezkero gauez baizik ez dira ateratzen.
Berriro joan ziren gizakiak lurrarengana.
-Amalur-esan zioten-,pozik gaude eta eskerronez ama ilargia eta ama eguzkia eman diguzulako, baina beste zerbait behar dugu oraindik, zeren, nahiz eta egunez den bitartean arazorik izan ez, gaua datorrenean, mamuak beren leizeetatik ateratzen dira eta erasoka hasten baitzaizkigu.
Lurrak abegi honez entzun zituen honetan ere gizakien eskariak.
-Ongi da. Berriro lagunduko dizuet, baina hau izango da azkena. Lore bat sortuko dizuet, guztiz ederra, hain ederra ere, non gaueko mamuek ikusten dutenean Eguzkia bera dela usteko baitute, eta bakena utziko zaituzte.
Eta lurrak eguzkiaren lorea sortu zuen, eguzkilorea, gaur egunean oraindik gure etxak mamu gaiztoetatik, sorginetatik, lamietatik, gaixotasun ekarleetatik, ekaitzetatik eta tximistatik babesten dituena.
Araotz Oñatiko hego-mendebaldean dagoen auzoa da, baserriek osatutakoa.
Araotz auzune txikiago hauek osatzen dute: Elizondo, Ugaran, Zubia, Madina, Araotz Urruti, Araozta, Agerre, Aizkorbe, Uriarte, Jausoro eta Gerneta.
Auzoaren ingurune natural ederra oso menditsua da, ohiko abiapuntua izanda Orkatzategi, Aumategi eta Andarto tontorrera eta Deguria aldera igotzekoa.
Bestela, aipatzekoak dira haitzean egindako leiho handia, Aitzulo izenekoa, Sandailiko edo Artixa errekako urtegitik gertu dagoena, eta Santa Krutz edo Ugastegiko baseliza.
Nahi dudana naiz
eta nahi dudalako nago hemen,
hori da askatasuna edonorentzat,
aukeratzea.
Dolores Gonzalez Katarain
(Yoyes)